INFORMAZIO OROKORRA
TITULUA
Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) berezko titulua.
Iakaskuntza-karga
15 ECTS dituen irakaskuntza-karga.
datak
Iraupena 6 hilabetekoa / 24 aste.
2025eko urriaren 24tik 2026ko maiatzaren 23ra
HIZKUNTZA
Ikastaroa nagusiki gaztelaniaz izango da, baina euskerak ere presentzia izango du.
Materialak eta komunikazioa gaztelaniaz eta euskaraz egingo dira.
Gutxi gorabeherako prezioa
500€
Ikastaroaren 4 saio presentzialetara joateko bidaia eta ostatu gastuak ez daude barne; ikasleek bere gain hartu beharko dituzte.
PLAZA IREKIAK
30 plaza
MODALITATEA
Modalitate mistoa: presentziala eta online.
- Saio presentzialak: 4 aldiz egingo dira ikastaroan zehar, nagusiki UPV/EHUko Elbira Zipitria Zentroan (Gipuzkoako campusa).
Saio horiek ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan egingo dira.
- Saio birtualak astero egingo dira. Saio hauek asteazken arratsaldetan izango dira, 17:00etatik 20:30era (3,5 ordu).
Saio presentzial eta birtualez gain, parte-hartzaileei edukiak modu autonomoan lantzea eskatuko zaie ikastaro osoan zehar.
EBALUAZIOA
Ebaluazioa jarraitua izango da ikastaro osoan zehar, eta proposatutako dinamika desberdinetan parte-hartzea baloratuko da.
Ikaslearen lan pertsonala ebaluatuko da, bere erronka indibidualari dagokionez.
EGITARAUA
01/ Lankidetzazko gobernantza aurrehartzaileari sarrera
Helburu orokorra
Lankidetzazko gobernantza aurrehartzailearen ikuspegi orokor bat izatea, ikuspegi, interpretazio, eredu eta joera garaikide ezberdinak, analisiaren dimentsio nagusiak, bai eta lankidetza modu hori garatzeko beharra sortu den testuingurua barneratuz.
Ikastaroaren funtziona endu orokorra ulertzea eta erronkei portfolioan heltzeko dinamika lantzen hastea. Dinamika hori zeharka garatuko da ikasturte osoan zehar.
Funtsezko edukiak
- Lankidetzazko gobernantza aurrehartzailearen hastapenak: definizioa / printzipioak / hurbilketa ezberdinak / esparruak / lankidetzazko gobernantza aurrehartzailearen interpretazioak.
- Lankidetzazko gobernantza, erronka konplexuei aurre egiteko.
- Lankidetza gobernantzaren eta demokraziaren arteko lotura.
- Testuinguruaren garrantzia: lankidetzazko gobernantza eta lurralde-dimentsioa.
- Lankidetzazko gobernantza aurrehartzailearen logikak aplikatu dituzten kasuen aurkezpenak.
02/ Lankidetzazko gobernantza aurrehartzailearen estrategiak inspiratzen eta bultzatzen dituzten esparru eta ikuspegiak
Helburu orokorra
Lankidetzazko gobernantza aurrehartzaileko estrategiak inspiratzen eta bultzatzen dituzten berrikuntza-esparru eta ikuspegiak ezagutzea. Erronka kon lexuei aurre egiteko, erakundeak eraldatzeko, balio publikoa sortzeko eta demokrazia sendotzeko lankidetzazko gobernantza aurrehartzailearen garrantzia eta ekarpena ulertzea.
Funtsezko edukiak
- Lankidetzazko gobernantza aurrehartzailea eta berrikuntza publikoa: politika publikoen kudeaketaren eta politika publikoen berrikuntzarako esparru eta paradigma berriak sektore publikoan.
- Lankidetzazko gobernantza aurrehartzailea eta eragile anitzeko berrikuntza-plataformak: hainbat lankidetza-konfigurazio eta haien inplikazioak (aliantzak, berrikuntza sistemikoko plataformak, ekologiak, sareak, berrikuntza-ekosistemak).
- Lankidetzazko gobernantza aurrehartzailea eta beste demokrazia-modu batzuekin duen lotura. Demokrazia parte-hartzailea eta deliberatiboa. Deliberazio-olatua.
- GovTech estrategiei sarrera; sortzen ari diren teknologien eta parte-hartze demokratikorako plataforma digitalak.
- Azterketa-kasuak.
03/ Gobernantza prozesu kolaboratibo eta aurreikusgarriak eraikitzeko eta laguntzeko metodologiak eta berrikuntza tresnak
Helburu orokorra
Lankidetzazko gobernantza aurrehartzailearen logikaren arabera jarduten duten ekimen eta politika publikoak kudeatzeko beharrezkoak diren egiteko modu berriak ezagutzea. Prozesu horiek kudeatzeko metodologia eta tresna baliagarriak eskuratzea. Guzti hau, ikuspegi oso praktiko bat jarraituz.
Funtsezko edukiak
- Diseinuari eta diseinua lankidetzazko gobernantza aurrehartzaileko prozesuetan ezartzeari sarrera.
- Narratiba partekatuen eraikuntza.
- Eszenarioak sortzea eta arriskuak ebaluatzea.
- Mapeatzeko eta entzuteko tresnak.
- Gobernantza aurrehartzailea praktikan.
- Baterako sorkuntza.
- Esperimentazio-portfolioa.
- Eboluzio ebalutiboa.
- Ezagutzaren komunikazioa eta kudeaketa (sistematizazioa eta dibulgazioa).
- Azterketa-kasuak.
4/ Lankidetzazko gobernantza aurrehartzaileko ekimenen testuinguruan, gizabanako, erakunde eta sistemetan gertatutako aldaketak
Helburu orokorra
Lankidetzazko gobernantzak hainbat mailatan (banakako, erakundeko, sistemiko) dakartzan aldaketak ulertzea. Hainbat mailatan aldaketa kudeatzeko tresna eta metodologia erabilgarriak eskuratzea. Ikasleen ahalduntzean laguntzea, beren erakundeetan aldaketa-eragile gisa jarduteko.
Funtsezko edukiak
- Sistema eragile bikoitzaren paradigma eta aldaketa kudeatzeko printzipi ak erakundeetan.
- Elkarrizketa- espazioak sortzea.
- Hainbat eginkizun, agentzia eta botere lankidetzetan (power awareness).
- Gaitasunak sortzeko espazioen eta metagobernantzako espazioen eraikuntza.
- Elkarlaneko gobernantzaren testuinguruan, gizabanakoaren mailan behar diren profilak, ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak. Bideratzailearen profila.
- Bideratze-gatazken kudeaketa: balio desberdinak, egitura sozio-kognitibo desberdinak eta interes-gatazkak.
- Eskalatzea eta aldaketa sistemikoa
- Generoaren dimentsioa elkarlaneko gobernantzako prozesuetan.
- Eraldaketa indibidualeko esperientziak eta bizipenak.
Zeharkako proiektu mentorizatua
Gaikako blokeez gain, ikasturtearen hasieratik amaierara arte zeharkako proiektu batean lan egingo dugu, “landa-lana”. Gure testuinguruko erronka bat aukeratuko dugu, ezagutzak lan praktiko batean integratzeko, pertsona bideratzaileen mentoretzarekin. Pertsona horiek esplorazioan eta ezagutzaren eraikuntza kolektiboan lagunduko digute. Parte-hartzaile bakoitzari hasieran esleitzen zaigu pertsona bideratzailea, eta ikasturtearen ibilbide osoan zehar mantenduko da.
Helburu orokorra
Parte-hartzaileei erronkak aztertzen eta ikaskuntzak praktikara eramaten laguntzen dien zeharkako errazte- eta laguntza-multzoa. Honako hauen bidez antolatuko da: ikaskuntza esperientziala erraztuko duten talde-dinamikak, banakako eta taldeko saioak, eta harreman-sare baten integrazioa gaituko da (pertsonekiko, sareekiko eta esperientzia praktiko aurreratu eta inspiraziozkoekiko konexioa).
Funtsezko edukiak
- Ikasturtean zehar lortutako gaitasunak integratzea eta sendotzea, ikasleak aukeratutako berariazko erronka batean aplikatuz.
- Lankidetza-espiritua eta ikaskuntza gurutzatua sustatzea, erronka-sorta bat ezartzera bideratua.
- Arlo horretako eragile, sare, foro eta komunitateak ezagutzea, praktika-komunitate bat ezartzen laguntzeko.
25/26 edizioko hizlariak

Igor Ahedo

Igor Filibi
ZURI ZUZENDUTAKO FORMAKUNTZA DA?






